Confecciones Uzturre
Haurren ehungintza sektoreko ETEak.
UZTURRE produktu propioa duen enpresa preziatua da, nazio mailan bere nitxoan liderra, baina nazioartean oso presentzia txikia duena.
Elkar ezagutzen hasi ginen Erresuma Batuan, Alemanian eta Errusian merkatu azterketa operatiboa eginez (merkatua ezagutu eta saldu gaitezkeen jakitea, saldu nahian), eta hilabete batzuen buruan beraien esportazio saila bihurtu ginen.
Helburu-merkatu batzuk lehenesten ditugu, baina mundu osoa paraleloki prospezionatuz. 4 laguneko taldea dugu proiektuan lanean eta azken 16 hilabeteetan 10 herrialde baino gehiagotan salmenta puntuak ireki ditugu, besteak beste, AEB, Ekialde Hurbilean, Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian, Suitzan,... eta azoka ezberdinetan parte hartuz, bai standetan taldeka banaka.
Onuran lan egiten dugunaren beste adibide argi bat da: enpresa batek produktu lehiakorra duenean saltzeko gai gara. Denbora eta dirua kostatzen da. Baina produktu lehiakorra badago, lan komertzial onarekin, salmentak datoz eta lan komertziala errentagarria da.