Enpresaren izenean beti lan egiten dugu, bitartekari gisa hauteman gabe.
Proiektu bakoitzaren eta eskuragarri dauden aurrekontuen arabera, online eta offline tresnak erabiltzen ditugu, beharrezkoa denean enpresaren webgunearen kalitateari garrantzia emanez, edukien garapena eta argitalpenak, eta SEO/SEM posizionamendu-politikak garatuz. Horrela, online hedabidea enpresaren estrategian integratutako komertziala izatera bihurtzen da.
Hainbat sektoretan eskarmetu handia dugu: automozioko osagaiak, diseinu-altzariak, eraikuntza-materialak, enbalaje-materialak, tren-osagaiak, software industriala, altzairu bereziak, igogailuen sektorerako osagaiak, elikadura,...
Gure outsourcing komertziala, gainera, enpresa handien eta startup-en sare komertzialen osagarri ezin hobea da: modu azkar eta eraginkorrean euren produktuak edo zerbitzuak merkatu edo sektore berrietan sartzeko bideragarritasuna egiaztatzeko gai dira, baita negozio berri baten aukerak aztertzeko ere.
Eta bideragarria izanik, abiadura ematen diogu, hasierako salmentak eta ondorengo hazkundea ekartzen ditugu.