Enpresen hazkundea eta nazioartekotzea
ONURAn espezialistak gara negozio-prozesuak bizkortzen eta enpresen nazioartekotzean, merkatuak irekitzen eta aukerak antzematen diren lekuetan bezeroak sortzen.
Onura 12 adituz osatutako taldea gara nazioartekotzean (nazionala nazioartekoaren parte da) eta merkataritza ekintzan: gure bezeroekin batera ekintza plana definitzen dugu eta hura gauzatzeaz arduratzen gara.
Prozesuak bizkortzen ditugu kontratatzen gaituen pertsonaren taldean integratuz: haien izenean planifikatu, prospezionatu eta bidaiatzen dugu.
"Exekuzioa + Emaitzak": Bezeroekin batera definitzen ditugun nazioartekotze planen betearazleak gara. Emaitzak, salmentak ekartzera dedikatzen gara.
Aholkularitza ere egiten dugu, izan ere, gure esperientzian oinarrituta, lehenik eta behin zer egingo genukeen eta nola esaten dugu.
130 enpresa baino gehiagorekin lan egin dugu (Handiak, ETEak eta Start-ups) bai hausnarketa prozesuan, bai exekuzio prozesuan: banatzaileen bila, inplementazioen analisia eta harekin batera, nazioarteko erosketen kudeaketa hobetuz edo zuzenean, esportaziotik euren sail gisa jokatuz. .
Ondorioz, 80 milioi euro baino gehiagoko salmentak lortu eta sortu ditugu.
Hausnarketa ekintzan
Allbound
Enpresen hazkuntza eta nazioartekotzeko gure metodologia, esperientziak frogatua, lan sistematikoan oinarritzen da, emaitzetara bideratua eta beti ere merkatuarekiko kontaktuan oinarrituta.
Produktu osagarrietan kontaktu-sarea aprobetxatzen dugu eta ONLINE zein OFFLINE tresnak erabiltzen ditugu erabakiak hartzeko, ekintzak lehenesteko eta proiektu bakoitzerako modurik egokienan gauzatzeko.
Gure bezeroei laguntzen diegu prozesuaren fase guztietan, modu malgu batean eta uneoro enpresa bakoitzaren ezaugarri, behar, aukeretara eta asmoetara egokituta.