Enpresen nazioartekotzea: hasierako egoeraren azterketa eta ekintza plana prestatzea
Hasierako analisi eta hausnarketa prozesuaren ondorioz, eta hasierako egoeraren, finkatzen ditugun helburuen eta eskura dugun aurrekontuaren arabera, epe laburreko ekintza-plana definitzen dugu epe ertain/luzeko ikuspegiarekin.
Enpresen nazioartekotzea esportazio-jardueretatik hasi eta beste herrialde batean egindako inbertsio/inplantazio-eragiketetaraino, atzerriko bazkideekin itun estrategikoen bitartez eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten osagai edo produktuen hornitzaileen bilaketaren bitartez.
Bezero bakoitza puntu ezberdinetatik abiatzen da hurrengo urratsei aurre egiteko. Kontuan hartzen dugu bai enpresaren beraren eta baita osatzen duten pertsonen esperientzia ere.
Lehentasunak definitzeko, interesgarria iruditzen bazaigu, lineako prospekziorako tresna aurreratuak txertatzen ditugu prozesuan. Horrela, merkatuko bolumenak, bezero potentzialak, produktu osagarriak eta baita gure lehiaren mugimenduak eta estrategiak identifikatzeko gai gara.