Servicios de adaptación estratégica

Nazioarteratze Estrategiak



Nazioarteratze Estrategiak: hasierako egoeraren analisia eta akzio-planaren sorrera

Nazioarteratzeak jarduera asko hartzen ditu bere baitan: exportazio soila, atzerriko merkatuetan eginiko inbertsioak, atzerriko kideekin eginiko aliantza estrategikoak eta enpresaren lehiakortasuna hobetzera daramaten osagai eta produktu hornitzaile berrien bilaketa.

Enpresa bakoitzak bere abiapuntua du nazioarteratzeari aurre egiteko unean. Enpresaren esperientzia nahiz bere langileen esperientzia maila ezberdinetakoak izan daitezke.

Lehentasunak finkatzeko, prospekzio online erraminta garatuak erabiltzen ditugu. Era honetan, merkatu bolumenak, bezero potentzialak, produktu osagarriak nahiz konpetentziaren estrategia zein mugimendu digitalak azter ditzakegu.

Hasierako analisi eta hausnarketa faseari esker, enpresaren abiatze puntua, definituriko helburuak eta dugun aurrekontua aintzat harturik, neurrira egindako akzio-plana diseinatuko dugu. Epe labur zein luzerako.


Azal iezaiguzu zure proiektua

Onuran zure ideiak sustatzeko eta garatzeko lagundu ahal izango dugu .

Deskriba ezazu zure proiektua edo beharra eta kosturik gabe hasiera batean aholkatuko dugu hura nola planteatu






    Antzeko proiektuak