Accessibility Tools

Skip to main content

Olaia Garralda

Inside Sales

Kaixo, Olaia Garralda dut izena eta donostiarra naiz.

ADE ikasi nuen International Management Skils-en aipamen batekin

Egia esan, nazioarteko munduarekiko zaletasuna txikitatik etorri zait, gurasoek txikitatik bidaiatzeko, kultura berriak ezagutzeko eta adimena irekitzeko balioak txertatu zizkidatenetik.

Esperientzia honek ezezagunarekiko jakin-min handia eta enpatia garatu dit.

Ikasketak amaitu ondoren aholkulari estrategiko gisa lanean aritu nintzen hilabete batzuetan. Oso esperientzia interesgarria izan zen, baina berehala konturatu nintzen benetan nahi nuena beste herrialde batean lan esperientzia izatea zela, eta ahal bada kultura “bestelako” batean.

Oso argi nuen, nire erosotasun gunetik atera nahi nuen, Afrikan erabaki nuen eta nire senak Dakarra eraman ninduen, Senegal, eta han urtebetez lan egin nuen tokiko enpresa batean Afrikan negozioak sortzen laguntzeko enpresei laguntzen.

Dakarren, frantsesa hobetzeaz gain (eta portugesera abiatzeaz), oso kontziente nintzen irmotasunaren garrantziaz eta banekien erresilientziaren balioa baloratzen. Egokigarritasuna eta insistentzia funtsezkoak dira nazioarteko negozio-lanean.

Bueltan ONURArekin jarri nintzen harremanetan zer egin nahi nuen argi nuelako eta azkar hasi nintzen lanean gustuko dudana egiten.

Inside Sales sailaren baitan, gure bezeroekin negozioak garatzeko proiektuetan lan egiten dut eta haien errendimendu komertzial hobea bermatzen saiatzen naiz.