Beti lekuan bertan


Gure proiektu “ekintzaileetan” beti daude hiru lan ildo, modu paralelo eta konstantean ematen direnak:

  1. Estrategia + plana: Analisia eta lehenespena. Zuzendaritzarekin, negozioaren garapenean fokua jarrita, momentuko egoera aztertzen dugu, helburuak lehenetsi (merkatua + bezeroaren perfila), “diskurtso komertziala”/ “balio-proposamena” definitu, “pertsona/talde eroslea” eta akzio-plana sortu aurrekontua kontutan izanik (offline + online).
  2. Bezero potentzialen bilaketa eta harremanetan jartzea: pertsona aproposarekin harremanetan jartzea eta hurrengo pausua zehaztea, negozio aukera dagoen jakiteko informazioa lortzea edo aukera ezaren arrazoia ezagutzea, helburua saltzeko asmoz bisitatu eta eskaintzak egitea delarik.
  3. Lekuan bertako lana: Harremanak eta aukerak sortzeko bisitak egitea, ondoren salmentak lortzeko.

Ez dago esan beharrik lanarekin ikasi egiten dela eta, ikasitakoarekin, hobetu.

Gustatzen ez zaigun arren, ez saltzeak ere irakatsi egiten du. Ikasten badugu zergatik ez dugun saltzen, egokitzeko gai izango gara saltzea lortzeko, edo alderantziz, merkatu edo nitxo horretan saiatzez uzteko erabakia hartzeko. Negozio aukera ez bada uste bezain berehalakoa, inbertsioa, esfortzua eta ilusioa albora uztea funtsezkoa izango da nazioartekotze arrakastatsua lortzeko.

Izan ere, gure proiektuetan, askotan produktu berrien promozioa edo merkatu edo sektore berrietan sartzea izaten direnetan, normalean kontratatzen gaituen enpresak esperientziarik ez duelarik, oso garrantzitsua da lekuan bertan aukerarik dugun azkar ebaluatzea. Jakin beharra dugu egin nahi duguna lor dezakegun, baina baita ere zenbat kostako zaigun hori lortzea, askotan hasieran pentsatutakoa baino gehiago kostatzen baita.

Azken lau asteetan, ia betiko moduan, denbora asko pasa dugu lekuan bertan gure proiektuak direla eta, bezero berriak lortzen, harremanak estutzen eta salmentak lortzenkontratatzen gaituzten enpresentzat:

  • Maroko: uraren eta industriaren sektoreko 25 bezero potentzial bisitatu ditugu merkatu marokoarrean, bertako bi agente komertzial eta banatzaile batekin akordioak eginez.
  • Erresuma Batua: egungo bezeroak mantendu eta berriak lortu ditugu, ehungintza sektoreko enpresa batentzat batetik eta automobilgintzako piezen enpresa batentzat bestetik.
  • Alemania: segurtasunarekin lotutako produktuak egiten dituen bezero batentzako bezero berriak lortu ditugu merkatu-nitxo berri batean.
  • Espainia: azken aldian proiektu asko ditugu bertan, Industria 4.0 eta teknologia gehigarriekin erlazionatutako enpresentzako merkatua zabalduz.
  • Frantziaurteak daramatzagu lurralde honetan industria desberdinentzako lanean, gaur egun trenen, elektronikaren eta elikaduraren sektoreetan batez ere.
  • Kolonbia: esku-tresnekin merkatua zabalduz.

Honi gure eguneroko lana gehitu behar zaio, etengabe harremantzen baikara telefonoz merkatu eta bezeroetan “termometroa” nola dagoen jakiteko: Txekiar Errepublika, Turkia, Errusia, Estatu Batuak, Tunisia, Aljeria, Oman, Arabia, Qatar, Txile, Mexiko, Polonia…

Emaitzak lekuan bertan lan eginda lortzen dira: estrategiatik ekintzara, eta ekintzari esker salmentak eta birsalmentak.

Eta beti taldean. Ez dugu saltzea lortzen ondo egin gabeko eta konpetitiboa den produkturik gabe eta ez dugu birsaltzea lortzen aldaketarako eta merkatuen behar mudakorretarako enpresa-mentalitate eta kultura irekirik gabe.

Erantzun ezazu

Your email address will not be published. Required fields are marked *