Grupo Prilux Iluminación.

Argiztapenean espezializaturiko ETEa.

Prilux taldeak oso ongi eginak zituen gauzak. Dagoeneko azterturik eta bisitaturik zuen Brasilgo merkatua. Bertako bezeroekin, banatzaileekin eta konpentziaren komertzialekin hitz eginda zeuden eta ongi definiturik zeukaten merkatuaren ezaugarriak (marjinak, gastuak eta bolumenak) zein euren bertako potentziala. Egitea besterik ez zen falta.  Hor sartu zen Onura jokoan, behar zuten aparteko indarra eta ezarpen komertzialetan dugu esperientzia eskainiaz. Prozesu guztian zehar lagundu genien: abokatuak kontratuz, industria-nabeak bilatuz, desplazatu beharreko langileriari bisaduak tramitatuz, operazioen analisi fiskala eginez, kontabilitate zerbitzuak kontratatuz, soldata eta gerentearen konpentsazioaren zenbatekoaren inguruan  informatuz, etab. Ziur gaude beriek beren kabuz lan guzti hau egiteko gai izango zirela, horretarako behar den denbora eta pertsonala eduki izan balute. Ezarpen komertzialaren proiektua egi bihurtzeko behar zuten aparteko lan indarra izan ginen gu.