Basque Rail Group

Trenbide sektoreari zuenduriko hiru empresen taldea.

Urola garaiko sustapen agentziarekin (UGASS) batera, indarrak batu eta elkarrekin lan egiteko gogoa zuten enpresa talde bat sortu genuen. Era honetan, beren kabuz iristerik ez zuten merkatu eta enpresa handietara jo genuen.

Lehenik eta behin norberaren helburuak zein taldearen objetiboak definitu ziren eta ondoren, elkarren arteko konfidantza landu zen. Era honetan, merkatu eta bezero berrietara jotzeaz gain, egun bakoitzaren bezeroak ere elkarbanatu ziren, erreferentziak emanez eta emaitzak bizkortuz.

Hiru enpresek nazioarteko bezero berriei ofertak egitea lortu dute eta gainera, dinamika komertzial bat bereganatu dute, zertan diren lehiakorrak eta zertan ez ikasiaz.

Merkatu batzuetara bisitak antolatu dira, trenbideen munduan erreferentzi feria den INNOTRANS-en parte hartu da eta beste hainbeste bisitatu (agenda komertzial bate egin ostean) Brasil edo Frantzian.