Ola Simon

Ola Simon

Inside Sales

Sobietar Batasunean jaio nintzen, Kazakhstanen. Naturaz jositako lurralde handi honek haurtzaro basati eta pintoreskoa eskaini zidan, supermerkatu handietako Alemaniara emigratu nuen arte, azkenean Euskal Herriko mendi berdeetan amaitzeko. Esan daiteke bidezidor gutxi hartu ditudala bizitzan.

Artea ikasi nuen eta dantzak bihotza lapurtu zidan. Ballet klasikoko eguneroko entrenamenduek gorputza txikitzen zidatzen, nire indarrak xahutuz eta sinestaraziz lortu nahi nuena ezinezkoa zela. Alabaina, egun batean, lortu egiten duzu, helmugara iristen zara, eta lehen eskutik ikasten duzu zenbat esfortzu egin behar den nahi dena lortzeko.

Izan fouetté rond de jambe en tournant delakoa edo izan gure bezeroak biziki nahi duen enpresa banatzailea lortzeko, eskura dituzun baliabide guztiak erabili behar direla ikasi dut, lana buru-belarri egiten, gelditu gabe bilatzen, aukera berriak aztertzen, teknika hobetzen eta voilà! Perfekzionista naizela esango nuke.

Asko bidaiatzeari esker, hor kanpoan dauden errealitate desberdin ugari ezagutu ditut. Hamabost urtez bizi izan naiz Berlin zirraragarrian, atzerrian ikasi dut eta mundu erdian zehar bidaiatu dut, eta izan dudan aukera bakoitzari atera diot probetxua kultura eta hizkuntza berrietara gerturatzeko.

Etorria dut errusieraz, ingelesez eta alemanez, eta nire euskara eta gaztelania hobetzen ari naiz pixkanaka.