Nasser Ben Kadda

Nasser Ben Kadda

Magrebeko negozio buru

Nasser Ben Kadda da nire izena eta munduko herritarra naiz, jatorri marokoarrarekin eta Espainian errotzen hasia.

Beti eduki dut argi nire salmentarako bokazioa. Higiezinen sektorean hasi nintzen saltzen eta interprete lanetan atzerriko bezeroentzat. Sektoreak izan zuen jaitsieraren ondoren, ordea, beste sektore batzuetara jo behar izan nuen. Nekazaritzako elikagaien industrian hasi nintzen lanean, kontaktuan jarriz esportatzaile eta inportatzaileak. Etengabe lanean pasatako urteak izan ziren, baina atsegingarriak, ez bainuen salerosketaren inguruan bakarrik ikasi, baizik eta baita bezeroak, bankuetako gestoreak, notarioak eta abokatuak tratatzen.

Denbora horretan ni neu heldu ondoren, nire bizitzak beste norabide bat hartu zuen eta berriz ikasten hasi nintzen. Oraingoan bai, ikasketak enpresa mundura bideratu nituen, egiaztatua bainuen zale amorratua nintzela. Beraz, lanean zortzi urte pasa ondoren, ikasle bizitzara erretiratu nintzen, urduritasun pixka batekin baina gogoz. Lau urteko “inkubazio” prozesuaren ondoren, titulua eskuan, Onurako taldean sartu nintzen Ipar Afrika eta Ekialde Hurbileko proiektuetan aritzeko.

Maroko euskal ETEentzat aukera handiak dituen lurraldea da eta niri, bi kultura horiei diedan estimuarekin, lan honek arlo profesionalean hazteko aukera baino gehiago ematen dit. Bidaiatzea, bizitzeko eta gauzak egiteko modu ezberdinak lehen pertsonan ezagutzea eta desberdintasunetatik ikastea gehien gustatzen zaizkidan gauzak dira. Eta eskerrak ematen dizkiot Allahri nire lanbideak nire bi erdiak bateragarri egiteagatik, bai aisia eta bai lana.