Grégoire Gonzalez

Grégoire Gonzalez

Inside Sales

Kaixo! Grégoire Gonzalez Lebas izena dut eta frantsesa naiz.

Sustrai euskaldun eta espainiarrak ditut, ordea, eta hau gutxi balitz, haur nintzela Afrikara erbesteratu ninduten. Hala ere, batzuk haurtzaro kaotiko samarra irudikatuko duten arren, niretzat mentalitate ireki eta espiritu abenturazalearekin haztearen opari zoragarria izan zen.

Asko bidaiatu dut gerora ere, kultura desberdinak ezagutuz, mota guztietako pertsonak topatuz eta, garrantzitsuena, benetan gustatzen zaidanaz ohartu naiz. Gainera, nahiko trebea naiz horretan.

Bidaiatzeko eta jende berriaz ikasteko aukera emango zidan lana aurkitzeko esperantzaz, International Business Masterrean eman nuen izena. Bukatu ostean, Tailandia eta Ekuadorrera joan nintzen enpresa handi zein txikiekin lanean hastera eta, aitortu behar dut, bide batez lurralde horietako zapore gozoak dastatzera, gastronomia zalea bainaiz.

Leku berriak ezagutzeko dudan irrika kontuan hartuta, Onuran bukatu dut, nire jaioterritik 50 kilometrora. Ironikoa, ezta? Baina ezin dut gusturago egon: Onurak hamaika enpresa eta sektoretara ireki nau, proiektu bakoitza bakar egiten duen berezitasun eta helburuekin.

Irmoki sinesten dut zerbait nahi duenak, saiatzen bada, lortzen duela azkenean. Horrela da salmenta ere: produktua lehiakorra bada, irmoki eta jarraiki taldean lan eginez, salduko dugu.