Gonzalo Arceo

Gonzalo Arceo

Inside Sales

Kaixo, Gonzalo Arceo naiz.

2011tik daramat Onuran lanean eta Inside Sales departamentuaren parte naiz. Gehienbat kontaktuak egiten, bisitak lotzen eta salmentak lortzen dihardut, baina badaramatzat hainbat proiektu Project Manager gixa.

2004 urte inguruan hasi nintzen esportazio munduan lanean Euskal Gobernuaren nazioarterakotze beka bati esker. Abentura horrek bi urte iraun zituen eta Iran edo Mexiko bezalako lurralde aberatsak ezagutzeko aukera eskeini zidan. Honen ondoren, urtebetez nire kaxa ibli nintzen Iran, Turquía edo Indiarekin merkataritza harremanak landuz, azkerako, Onurako taldearekin bat egin arte.

Kultura desberdinekin eta hurreneko lurraldeekin harremanetan jartzearen ideiak zirrara handia sortzen dit. Mundua apurka-apurka, eskuragarri eta samurragoa bilakatuz. Eta merkatariza horretarako tresna egokia dela iruditzen zait.

Horrez gain, naturarekin bat egitea dut gustoko… kirol bat praktikatuz, mendi buelta bat emanez edo eta besterik gabe, meditazioaren bitartez.