Elena Markiegi

Elena Markiegi

Inside Sales

Kaixo! Elena Markiegi naiz.

Enpresen Administrazio eta zuzendaritzan lizentziatu berri naiz Deustoko Unibertsitatearen bidez, International Management Skills tituloarekin batera. Eta Onuraren azken fitxaketa.

Horrelako enpresa batean lan egiteak nire karreraren bilakaera logikoa dirudien arren, kasualitate baten ondorioa besterik ez da izan:  pertsona egokiarekin, une egokian egoteari esker. Horrela ba, enpresa munduko nire lehen ikasketa lehen pertsonan bizitu nuen: salmenta gerta dadin egon behar duen “zorte” puntutxo hori.

Bigarren ikasketa? Ongi asko ulertzea, “zorte” hori planifika, bilatu, jarraitu eta lortu daitekela! Eta horretan nabil geroztik, sektore eta merkatu desberdinetan muturra sartuaz, bezeroekin lan egiteko tresna komertzialak eskuratzen eta poliki-poliki, merkatu ezberdinek beharretan murgilduz. Izan ere, Onura bezalako jakintza-alor anitzeko ingurugiro batean, lehen eskutik ikusiaz nola lan egiten duen taldeak, izera dinamikoez inguratuta eta urteen poderioz ongi garatutako salmenta prozesuetan murgildurik, nabilen honetan urteak daramatzadala dirudi. Eta pozez zoratzen nago!

Ia, bidaiatzen, kultura berriak ezagutzen eta jende berriarekin tratuan egongo banintz bezain kontent. Izan ere, hori da nire pasioetariko bat. Karreran zehar izan nuen aukera Australian eta Italian ikasteko… eta denborarekin, espero dut arlo horretan ere Onuraren eskutik nere burua garatzen jarraitzea!