Eider Arruebarrena

Eider Arruebarrena

Inside Sales

Kaixo, Eider Arruebarrena naiz.

Abenturazale hauen artean ezinbestekoa den bezala, ni ere bidaiazale amorratua naiz. Mundua ikusteko eta kultura berriak ezagutzeko gogoak batetik, eta hainbat lurraldeetako tokikoekin hitz egiteko ahaleginek bultzatuta bestetik, ikasketak nire bigarren zaletasunera bideratu nituen: hizkuntzen arlora.

Creo que le fait de parler 6 语言 and my communication skills els va convèncer que lanposturako aproposa nintzela. Frantsesa, ingelesa, gaztelania, euskara zein katalana, trebetasunez darabilzkit eta poliki-poliki, txineraz ere moldatzen ikasten ari naiz.

Enpresen Zuzendaritza Masterra (MBA) dut gainera.

Onuran, merkatu berriak irekitzen dituzten taldeen parte naiz. Proiektu zuzendarien eskutik, bezero potentzialak bilatu eta kontaktatzen ditut. Alde batetik, merkatutik informazio erabilgarria jasotzeko eta bestetik, salmentak bultzatzeko.

Sektore oso desberdinen inguruan ikasten ari naiz eta honek profesionalki haztea ahalbidetzen dit. Inguru dinamiko eta globalean egiten dugu lan, bezeroekin harreman zuzenean eta enpresei hedatzen laguntzea helburu izanik.

Hizkuntzak egunerokotasunean erabili eta bidaiatzea ahalbidetzen dit lan honek, eta batez ere lanean ikastea… Zer gehiago eska dezaket?