Ane Mujika

Ane Mujika

Inside Sales Zuzendaria

Kaixo, Ane Mujika nauzu ni.

Ez dut nire burua aurkeztuko nondik natorren, zer ikasi dudan edo eta lortu ditudan tituluak zerrendatuz. Soilik esango dut, Onura lanean hasi aurretik, ez nuela inongo ideiarik motor baten funtzionamenduari buruz, zer zen”Monsieur” bat nire bizilagunaren tailerrera torloju baten bila etortzera bultzatzen zuen hori edo eta nola demontre saltzen dan altzari “puska” bat Rostock-en.

Baina argi dago zerbait ikusi zutela nire barnean, Onura taldean onartu baininduten. Egia da teknologia berriekin ez naizela guztiz traketsa eta suposatzen dut, 5 hizkuntza hitzegiteak, baduela bere pisua…. Baina izan gaitezen onest: zerbait gehiago behar da, kosta ala kosta, harri koxkor baten gainera igotzea helburutzat duen neskatila bat kontratatzeko.

Hori da agian nik erakutsi eta nire CV-ak gordetzen duena: aurrera egiteko griña, pausuz pausu, bideak dakartzan oztopoak saihestuz, helmugaraino iritxi arte. Etenik gabe lan eginez, indarrak mantentzen sahiatus eta begirada xedetik kendu gabe, helburua lortu harte ekiteko.

Eta hala, 2009 urtetik geroztik 40.000 km baina gehiago egin ditut mundutik zehar gure bezeroen izenean, haientzako bezeroak irekiaz, negozio aukerak sumatzen genituen herrialdetara joz eta poliki-poliki, sektore desberdinetako ezagutzak barneratuz: makina erraminta, elikadura, diseinuko altzairuak, ehungintza, softwarea…

Bidaiatuz hazi. Eska nezake ezer gehiago?