ONLINEaren ETA OFFLINEaren BATERATZEA

Online erremintak lan komertzialaren parte egiten ditugu, garrantzitsuena lehenesteko, ikertze lanetarako eta bezero, merkatu eta sektore berriak irekitzeko.

Online erremintak merkatu berriak aztertu eta helburuak lehenesteko erabiltzen ditugu, baita B2B negozioetan benetako aukera komertzialak erakartzeko.

Azkartasuna, ikuspuntu hobea eta eraginkortasuna irabazten ditugu, aurrekontua optimizatuz.

Web orria lanean jartzen dugu taldeko saltzaile balitz bezala: informazioa eta kontaktu komertzial interesgarriak eman behar dizkigu, talde komertzialak jarrai ditzagun eta salmenta eta bezero berrietan bihur ditzagun kontaktu horiek.

Merkatu eta sektore berriak irekitzea

Dagoeneko produktu edo zerbitzu lehiarko batu duten baina merkatu edo sektore berrietara zabaldu nahi duten empresa ertain edo txikientzako.

Hasteko, lehentasuna duten merkatu eta sektoreak aztertzen ditugu eta ahal den einean, bertan topatzen dugun tokiko zein nazioarteko konpententzia analizatzen dugu. Merkatu eta sektore berriak irekitzean gaude espezializaturik. Bezero potentzialak bilatu, enpresa profilak iragazi, harremanetan jarri, bezero, banatzaileak naiz merkataritza-agenteak bisitatu, produktua probatu… Beti ere salmentak ahalik eta azkarren hasteko asmoarekin. Irekitako bezero berriei jarripena ematen diegu gure bezeroak lan hori bere gain hartzea erabakitzen duen arte.

Produktu berriak merkaturatzea

Produktu berria duten eta bere lehiakortasuna aztertu nahi duten empresa handi, ertain zein txikientzat.

Produktu berri bat merkaturatzeko gako diren bi fase daude. Lehenik eta behin, garatzen ari den produktua bezero potentzial nagusiekin probatu interesgarria iruditzen zaiela bermatzeko. Eta bestetik, prest egon bezain laister, berau saltzera atera. Hortarako bi arloetan egiten dugu lan: bilatuz, iragaziz, kontaktatuz, bisitatuz, ofertak eginez eta salmentak eginez. Eta irekitako bezero berriei jarripena ematen diegu bezeroak lan hori bere gain hartzea erabakitzen duen arte.

Neurrira egindako exportazio departamendua

Merkatu berriak ireki eta esperientziadun indar komertziala behar duten ETE eta Start-Up-entzat aproposa.

Onura departamendu komertzialaren osagarri paregabea da. Bizkor integratzen gera bere lan-taldean emaitzak lehenbaitlehen ekartzeko. Bertara zuzentzeko denbora edo giza baliabide egokiak ez dituzten alor horietan egiten dugu guk lana: ikutu gabe dauden sektore zein merkatuetan lan karga sartuz. Edozein enpresa tamaiari etor dakioke ongi laguntza puntual hau, haundi, ertain naiz txikieri. Onuran, proiektu bakoitzeko hoberen datorkin lan-taldea osatzen dugu eta berehala, lehentasunak ezartzen eta akzioak exekutatzen jartzen dira. Prozesuak bizkortuz, organizazioa trebatuz eta emaitzak ekarriz.

Unibertsitateak eta erakundeak

Merkatu eta bezero berriak irekitzera zuzendurik dauden formakuntzak ematen ditugu, enpresa eta elkarlaneko proiektuak dinamizatuz.

Sarri egiten dugu lan formakuntza ikastaroetan, jardunaldietan txostengile gisa, enpresak dinamizatzen edo eta elkarbaneko proiektuak antolatuz eta bultzatuz. Egiten dugun gauza guztietan bezela, badugu funts teoriko indartsu bat, baina gure lan egiteko era praktikoa da oso, betiere parte-hartzea bultzatuz.

KONTAKTA GAITZAZU