Zergatik nazioarteratu nire enpresa? Enpresen nazioarteratzearen abantaila nagusiak


Aurreko astean, hainbat enpresekin egiten ditugun jardunaldi horietako batean, enpresa bat nazioarteratzearen abantaila edo zergatien inguruan galdetu zidan moderatzaileak.

Hasteko esan beharra dut ‘nazioarteratzea‘ oso hitz handia dela eta enpresa bakoitzera moldatu behar den zerbait dela niretzako. Hau da, enpresa bakoitzarentzat nazioarteratzeko arrazoiak eta abantailak ezeberdinak izango direla eta beren tamaina, helburu, enpresaren zein langileen esperientzia eta sektorearen haraberako izango dela.

Nolanahi ere, lau ideia nagusitan laburbilduko dut:

  1. Nazioarteratzea ez da saltzea bakarrik. Nahiz eta normalean horretarako egin! Batez ere, geroz eta toki gehiagotan saltzeko. Gehiago eta hobeto.
  1. Nazioarteatzea babestea ere bada.  Merkatu eta bezero arriskuak dibersifikatzea. Kanpora atera ikasi eta enpresa bezela haztera… kanpokoak guganam gure bezeroei saltzera etorri daitezen baina lehen.
  1. Ikasi. Organizazio guztiak, departamentu guztiek, langile orok. Egiteko erak, komunikatzeko moduak, konpetentzia, enpresa osagarriak, merkatuak, bezeroak, zertifikatuak, garraioa, kobrantzak, aldaketak, kalitate ikuskatzeak…
  1. Eta sarri ahaztu ohi dugun baina nire iritziz, berebiziko garrantzia duen zerbait: nazioarteratzea zure enpresari balio bat gehitzea da. Zure enpresa saldu nahi baduzu, gehiago balioko du nazioarteko bezero, hornitzaile, esperientzia, lan-talde… batekin.

Esanten nuen bezela, enpresa bakoitzaren hasiera puntuare haraberakoa da dena.

Enpresen nazioarteratzearen adibide batzuk:

  • Esportatu: saltzen ez duzun zonaldeetan bezeroak aurkitu. Salmenta sarea zabaldu era zuzenean edo eta salmenta-agente, banatzaile edo eta preskiptore bidez.
  • Ikasi: adibidez, egun lehentasunik ez duten merkatuetako feriak bisitatuz. Kanpoko bezero eta enpresa lehiakorrak ezagutu.
  • Nazioarteko merkatuetako hornitzaile berriei erosi.
  • Nazioarteko estandar ezberdinekin bat egiten duten produktu berriak diseinatu.
  • Lurraldeko desberdinetako langileak kontratatu, jakintza eta ikuspuntu berrien ekarpenak egin ditzaten.
  • Erosketa ofizina, salmenta ofizina, fabrikazio instalazio… ezberdinak ireki edo eta eskua hartu. Askotan, dirua izanik, errazagoa da dagoeneko funtzionamenduan dagoena erostea: abiadura irabazten duzu.

Hortaz, enpresen nazioarteratzea burutzeko, argi izan behar dira abiapuntua nahiz ezarritako helburuak zeintzuk diren.

Eta tamaina txikiko edo esperientzia komertzial gutxiko enpresentzak ez dugu ahaztu behar MERKATU NAZIONALA, NAZIOARTERATZEAREN PARTE DELA.

Aukera dagoen tokian egin behar dugu lan. Mundu guztiak ez du zertan Japonera, Frantziara edo eta Ingalaterrara joan behar nazioarteratzeko. Enpresa handiko zuzendaria den nire lagun on batek dioen bezela: “enpresa txiki askok, ondoko herrian nazioarteratzen hasi beharko lukete.”

Ausnarketarako uzten dudan ekuazio bat:

NAZIOARTERATZEA = MALGUTASUNA + IRAUNKORTASUNA x AURREKONTUA

Ignacio Fernández Zabaleta,
Bazkide Zuzendaria