VRAC-TECH 2017 Feria


Pasa den Azaroaren 28tik 29ra, Le Mans hirian ospatutako VRAC-TECH 2017 ferian egon zen ONURA.

300 Stand-ik gora eta 4000 bisitatzaile profesional inguruk parte hartu zuten bertan.

Frantzian ospaturiko ontzirik gabeko likidu zein ale solteen gestioaren alorrean ospatzen den feriarik garrantzitsuena dugu hau.

Erakusketari nagusiak bai ingeniariak bai material eta ekipoa hornitzen eta integratzen dituzten enpresak dira, gehienbat, nekazaritzako elikagaien industriaren sektorekoak. Baina badira bestelakoa ere!

Transformazioaren teknologia eta prozesuak; garraio, biltegiratze eta mantenimendua; produktuen betetze eta ustutzea; logistika; dosifikazioa eta kontrola; azpikontratazioa eta zerbitzuak… Guzti honi erantzunak emango dioten enpresak aurkitzen dira bertan, behar den edozer (aleak, hauts-materialak, errautsak, etab.) garraiatu eta tratatzeko.

ONURAK, euren Stand propioa jarri zuen bezero bati lagundu zion bertara emaitza ezinhobeak jasoaz: kontaktu berri bikainak egin eta besapean eskaera aunitzekin itzuliaz.