Kautxua saltzen europan zehar


Alemaniako hegoaldeko autobidetik goaz. Alokatutako kotxen batean nijoa, kopilotuaren eserlekuan jezarrita. Gidari, gure bezeroa, GomaVial Solutions enpresa gipuzkoarreko kide fundatzaileetariko bat.

Duela 6 urte sortu zen Gomavial Solution enpresa erabilitako pneumatikoak dekonstruitzeko teknika berritzaile bat garatzeko gogoz. Honi esker, gaur egungo gurpilak osatzen dituzten geruza baliotsuak banatzea lortu zuten, kautxu xafla fin batzuk bilakatuz. Plantxa hauek, egun merkatuan dagoen kautxu kalitate handiena dute eta industriako hainbat sektoreetan infinitu aplizazio izan ditzake.

Gure bidaiaren helburua, H-Goma bandak indoor tiro-eremuetan erabiltzen diren bala-gelditzaile gixa aurkeztea da. Mundu maila egindako merkatu analisi bat egin ondoren, Alemanian zein Suizan gure produktuaren inguran zegoen interes maila altua antzeman genuen eta horregatik,  gure bezeroa bertako bezero potentzialei bisitak egiten laguntzea erabaki genuen. Material eta aplikazio berri bat izanagatik, transmititu nahi dugun mezua era egoki batean egitea ezinbestekoa da eta hortarako, ez dago aurrez aurre egotea bezelakorik.

Produktuaren kalitatea, prezioa, datu teknikoak eta abantaila konpetitiboak aurkeztea bezain garrantzitsua da, solaskideari aurpegia “jartzea”, hizketaldiaren lehen momentutik enpatizatzea, berriketaldi lasai bat sortzea eta produktuaren edo salmentaren inguruan behar den unean sakontzea.

Neurrira nahasturiko “Ezagutza tekniko” eta “jarrera komertzial”-ak salmenta posible bat bizkortu dezakete. Hala bada, pozik gatoz gure bidaitik bueltan: eskaintza eskakizunak besapean eta gure bezeroaren eskutik, etorkizunean gure H-Gomari eman geniezaken aplikazio berrien inguruko hizketaldi eta informazio ugarirekin buruan.