Shanghaiko CBME-tik buelta


CBME Shanghai China205.000 m2-ko azalera, 17 pabeloietan banaturik. Haurren produktuen inguruko munduko feriarik handiena non 28200 markatik gora aurki daitezke ikusgai. Galdu behar genuen?

Batzuetan, naiz eta erakusketari moduan ez joan, garrantzitsua da ferietara bisitari gixa urbiltzea. Aurretiko lan egokia eginten badugu eta gure helburua argi badaukagu, eginiko esfortzuari etekin honenak ateratzea lor dezakegu. Hala, merkatuaren inguruko informazio baliotsuaz gain, lehen kontaktu interesagarriak ekarriko ditugu bueltan. (informazio gehiago)

Astebeteko ibili gera feria goitik behera lantzen: nitxo, tendentzia eta sozio egokiak bilatzen. Izan ere, horrelako merkatu zabal batean, non produktuaren prezioak berebiziko garrantzia duen eta kontaktu komertzialak nahiz gestioak egiteko hainbeste zailtasun aurkitzen ditugunean, ez digu “edonork” balio. Nahiz eta produktu oso lehiakorra izan. Merkatuan nolabaiteko garantiekin sartu nahi badugu, banatzaile zehatz bat behar dugu.

Hala bada, leher eginik baina irribarre batekin itzultzen gara etxera: aurki genezaken banatzile egokienaren ateak ireki berri ditugu. Orain, etxetik, kontaktu horiek jorratzen eta lanean jarraitu behar dugu. Gure hurrengo hitzordurarte: Alemaniako Kind und Jugend 2015.


FERIAREN FITXA TEKNIKOA: 

Hurrengo data: 2016ko Uztailaren 20-22a.
Tokia: feria NECC-ra (Nacional Exhibition and Convention Center) mugitzen da, Shanghai bertan. Oraindik eta handiagoa!
Feriaren beste edizioak:
  • CBME Turkey: 2016ko Urtarrilak 13-17, Estambul.
  • CBME India: 2016ko Apirilak 20-22, Mumbai.
Informazio gehiago: http://www.cbmexpo.com/en/