Merkatu nazionala “Nazioarteratzearen” parte da


Proiektu berri bat martxan jartzen dugun bakoitzean, garrantzitsua da oso zein abiapuntutatik hasten garen aztertzea: ordurarte nori, zer, nola eta non saldu dugun ikustea. Informazio ugari estrapolatu dezakegu datu horietatik eta oraingo hontan, “Non saltzen dugun” hori aztertu nahiko genuke.

Zergatik joan Frantzia, Ingalaterra edo Alemania aldera oraindik ere, tokiko merkatuaren potentzial guztia ez badugu ustiatu?

Azken 5 urteotan, “ingurumen ezagun” deritzogun merkatuan aldaketa ugari egon direla ezin dezakegu ukatu: lehiakide batzuk itxi eta erosle berriak sortu dira. Kasuak kasu, aukera berri ugari ditugu muturren aurrean. Eta non hobeto hemen baino, non aski ezagunak garen, non gure erreferentzia guztiak esanguratsuak diren, non merkatua ezagutu eta kontrolatzen dugun, inbertituriko esfortzuei ahalik etekin hoberena lortzeko?

Urrunean saltzeko, batzuetan gertuko ateak jo behar dira.

Kanpora ateratzen garenean sarri galdetu ohi digute honakoa:

“…eta zuri, nola doakizu Espainian? Zer bezero dituzu? Nire lehiakideekin lan egiten duzu?…”

Eta beste batzuetan, naiz eta erosketa departamentua atzerrian egon, ikutu nahi dugun Negozio Estrategikoaren Unitatea Espainiako instalazio produktiboetan dago. Horrelakoetan, esperientziak erakutsi digu bi alderdiak aldi berean ikutu behar direla: Espainian naiz Europako bulego nagusian… Eta ikusiko degu non, noiz eta nola lortzen dugun lehen bilera, plano edo eskaintza.

Urtero bezela Espainian zehar milaka kilometro egin ditugu berriro ere, ehundaka orduz jendearekin bilduz eta espainiera ezin hobe batean emailak bidaliz.

Eta zegatik?… Gurea alorra nazioarteratzea da eta!

Gure lana negozioa bilatzea baita, aukera dagoen lekuan: MERKATU NAZIONALA NAZIOARTERATZEAREN BARNE BAITAGO.

Zergatik hartuko dugu abioi bat Munichera, lehenik eta behin, kotxez Pinto-ra joan eta bertako Produktu Manager edo Senior Buyer-arekin bildu bagaitezke?

2015 urtean zehar gure bezero diren mekanizatzaile, galdaragile, estanpatzaile edo funditzaile askorekin Madrid, Zaragoza, Iruñea edo Valentzia inguruetara joan gera bezero potentzialekin bildu, baliozko proposamenak egin eta saltzen sahiatzera. Kasu askotan, salmentak egitea lortu dugu eta beste batzuetan aldiz, zergatik ez dugun saldu ahal izan ulertu dugu.

Seguru gaude 2016an baita ere, tokiko merkatuan egingo dugun lan karga handia izango dela… Izan ere, nahiz eta astiro-astiro doan, hasi baita mugitzen espainiar merkatua.