Urtero bezala, irekia da EHAEko ETE-n nazioarteratzea bultzatzeko Euskal Gobernuak emanen dituen diru-laguntzen epea. Edo eta ,beste modu batera esanda, dagoeneko eman dezakezue izena GLOBAL LEHIAN 2016-an (2016/05/18 arte, amaiera data).
Laguntza hauen helburua nazioarteratzearen bidez euskal enpresen lehiakortatsuna hobetzea da. Bakarka nahiz kooperazioan. Horretarako, enpresa bakoitzaren abiapuntuaren haraberako diru-laguntzak eskaintzen dira, honako sailkapen honen pean:
- INICIACIÓN: 40%-ko diru laguntza, 20.000 €-ko mugarekin.
- CONSOLIDACIÓN: 40%-ko dirá laguntza, 30.000 €-ko mugarekin.
Zer garatzen dugu hauetako bakoitzean?
INICIACIÓN:
- Nazioarteratze Plana (derrigorrezkoa).
- Ekintzak:
- Bidaiak.
- Ferietara bisitak.
- Bisita-agenden elaborazioa.
- Kooperazio bidez apuntatzen diren enpresentzat, honakoentzako ere emango zaie diru-laguntza:
- Bideragarritasun azterketa.
- Sorrera gastuak.
CONSOLIDACIÓN:
- (Nazioarteratze Plana eguneraturik izatea derrigorrezkoa da).
- Ekintzak:
- Prospekzio bidaiak.
- Enpresa pontentzialei, bezeroei edo eta atzerriko hornitzaileei gonbidapenak.
- Atzerriko ferietan partehartzea.
- Promozio materiala.
- Publizitatea.
- Ezarpen proiektuen bideragarritasunaren azterketa.
- Exportazio partuezgoentza gainera, honakoak ere babesten dira:
- Funtzionamendu kostuak.
GARRANTZITSUA: nazioarteatze planaren exijentzia maila geroz eta handiagoa da.