Ekialde Ertainean bezeroak irekiaz



Haurtzain-ehungintza sektorea.

Gure bezeroarentzat salmenta puntu berriak irekitzeko asmoarekin Ekilade Ertainera egin dugun urteko bigarren bidaia dugu hau.

Uztailean egindako bidaiarekin batera, zonaldeko bezero handi, denda-talde eta boutique garrantzitsuenak kontaktatzea lortu dugutla uste dugu eta gehiengoenen kasuan, baita bisitatu ere.

Oraingo honetan, 8 eguneko bidai bat antolatu dugu 5 herrialde desberdin bisitatzeko (Dubai, Abudhabi, Arabia, Qatar eta Bahrein) eta erabakigarria izan da oso: aurreko bidaian ezagutu genituen 4, bezero bilakatu ditugu lehen salmentak eginez eta 3 berriri ofertak luzatu zaizkie. Seguruenik, hirugarren edo eta laugarren bidai baten ostean, salmenta bilakatuko direnak.

Hala bada, 6 bezerorekin amaituko dugu urtea (2014an baina 5 gehiago), fakturazioa bikoiztuz eta bezeroak fidelizatuz gerora begira sare komertzial trinko bat osatzea lortze
ko.

Diseinuko departamentuarentzat informazio baiotsua dakarkigu bueltan gainera: gustoko dituzten diseinuen inguruan, ohiko produktuen abidideak eta neurri bereziak. Honi esker, gure produktua merkatuaren behar eta desioetara molda dezakegu geroz eta harrera hobea izan dezagun. Bezeroari entzun geroz eta gehiago saltzeko. Horra hor nazioarteko salmenten gakoa.

Lurraldeen egoera sozio-ekonomikoaren inguruan aldiz… Gure sentsazioak bestelakoak dira: petroleoa baju dabil, gerra urbil dago, tentsio pelitikoak daude, terrorismoak bere horretan dihardu eta FMI-ak ohartarazten die: aurrekontuak estabilizatzeko, zenbait ekonomietatik datozten erosgaiei zerga bereziak aplikatu beharko liekete. Merkatu guzti hauek aro hobeak bizi izan dituzte orain gutxirarte eta hauen eboluzioari tentuz so egin beharko diegu 2016an zehar.