Ehiza eta Arrantza onak BIEMHen


Estatu mailan Makina-erreminta, Industria 4.0 eta fabrikazio gehigarriaren inguruko elkarretaratzerik handiena da BIEMH, eta Europan garrantzitsuenetakoa.

Aurreko astean gure saltsan aritu ginen, gustatzen zaiguna eginez, hau da, Ehizatu eta Arrantzatu. Metaforak alde batera utzita, saltzen (eta saltzen ikasiz).

Gure bezero guztiek ez dute interes komertzialak azoka honetan, noski, baina bai gure moldegile, urtzaile, 3D fabrikatzaile, motor fabrikatzaile, mekanizatzaile, estanpatzaile eta industriari lotutako beste zenbait enpresentzat ere.

Onurako bi taldek hartu genuen parte gure bezero diren bi ETE gipuzkoarren postu edo stand deiturikoetan, fabrikazio gehigarriaren esparruan, gure Azpikontratazio Komertziala deritzon zerbitzua eskainiz. Enpresa askok bisitatu gintuzten standetan, batzuk ezagunak eta beste asko ez, eta horrela Arrantzan aritu ginela esan genezake.

Astelehena itxaropen handiarekin hasi genuen, nahiz eta ez zebilen espero bezain beste bisitari. Lehen azterketa eta aurreneko kontaktuak egiteko aukera ona zen, ordea. Asteartea nahiko positiboa izan zen, eta asteazkena eta osteguna erabakigarriak.

Ehizan ere aritu ginen. Azokan egindako lan gehiena gure standetik atera eta beste enpresak bisitatuz egin genuen, gure bezeroentzat interesgarriak izan daitezkeenak. Hauek aurretik “aukeratu” egin ohi ditugu, eta kasu batzuetan lehen kontaktua azoka aurretik egin.

Nahitaezkoa da standetik ateratzea, besteek egiten dutena ikusi, nola egiten duten ezagutu eta harremanetan jarri: Ikasi eta Networking teknika landu. Hau da, bai oraingo eta lehengo bezeroak eta bai etorkizunean izan daitezkeenak bisitatu. Bi hitzetan: fidelizazoa + prospekzioa (Ehiza).

Bost egunetan zehar lan komertziala eta 112 km egin ondoren, azoka ondorengo lanekin hasi gara jada, gure bezeroen bezero potentzialak bisitatzeko asmotan negozioetaz hitz egiteko. Ehizan jarraituko dugu.