Dubaien urterari hasiera emanez


Dubaira egiten dugun urteko lehen bidaia da hau. Harrigarria da nola, hiri hontara gatozen bakoitzean, eraikin erraldoi berriak topatzen ditugun non nahi. Badirudi ez duela mugarik arabiarren anbizioak eta bitxia suertatzen da oso haien ahalegina, eredu bihurtuko den mendebaleko hiri bat sortzeko, horren kultura tradizionala batean murgildurik.

Gure bezero zaharrenetariko batentzat, bi eguneko bidai “expres” batetara goaz haruntza.

Helburuak:

  • Dagoeneko salmenta pare batetan lan egin dugun bezero berri bat finkatzera.
  • 4 bezero potentzial berri kontaktatzera.

Bidai lasaia izan da: ez digu inork kale egin eta lan on bati esker aurrekontua ondo optimizatzea lortu dugu.

Dubai herrialde erraza da: hotela, taxia, bezeroa. Bezeroak ez daude hurru (taxiz 45 minutu gehienez ere), zirkulazioa arina da, bisitak atseginak eta merkatuaren ahalmena: ikaragarria.

Hori bai, nekagarria da gauza bera behin eta berriz entzun behar izatea… munduko merkatu lehiakorrenean gaudela non salneurriak berebiziko garrantzia duen… ¡Zenbat aldiz entzungo nuen gauza bera munduko txoko desberdinetatik! Dena den, kalitate eta prezio arteko oreka oso lehiakorra duen produktu bat daramagu. Izan ere, azken momentuko euro baten gora-beherak sarri erabaki ohi baitu salmenta.

Egia esan, herrialde hau ez da Arabiar Emirerri Batuetarako (“apenas” 4,5 milioitako biztanleria duen herrialdea) ate bakarra: Saudi arabia, Egipto eta Iran bezealako lurraldeetara joateko sarrera bikaina ere izan daiteke. Horregatik, irekitzen goazen bezero berriekin etengabeko esforzu komertzial bat egiteak pena merezi du.

Arabiar herrialdeeetan, kalitatezko produktu lehiakor bat baduzu, saldu egiten da. Baina zalantzarik gabe, ia herrialde guztietan bezela, pertsonen arteko nahiz organizazioen arteko erlazioak lantzea.