Beste urte batez, INTERACCION taldeak enpresen nazioartekotzeko dituen zerbitzu berritzaileak aurkeztuko ditu Intergunen


  • Hitzordua Bilbao Exhibition Centre-n (BECen) izango da otsailaren 19an eta 20an 
  • INTERACCION ONURA, TACEX eta WEROI enpresek osatzen dugu,nazioarteko ekintza komertzialean esperientzia handiko hiru euskal enpresak

INTERACCION Intergune Azokara itzuliko da, Euskadiko Nazioartekotzearen Forora, Bilbao Exhibition Center-en (BECen) ospatuko dena otsailaren 19an eta 20an. SPRIk antolatua, Intergunek beste urte batez euskal enpresen eskura jarriko du enpresen nazioartekotzearekin lotutako guztia: zerbitzuak, politika europarrak, garatzeko bidean dauden eta garatu diren herrialdeak, merkatuaren joerak, finantziazioa eta erakundeen laguntzak. Dudarik gabe, kontsultako hitzordua da gure mugetatik at egingo diren negozioak prestatzeko.

INTERACCION nazioartekotzean aditu eta elkarren osagarri garen hiru euskal enpresak osatzen dugu: ONURA, Gipuzkoarra; TACEX, Arabarra, eta WEROI, Bizkaitarra. Gure indarrak batu ditugu gure bezeroei nazioarteko ekintza komertzialean zerbitzu berritzaile eta apartekoak eskaini ahal izateko: aholkularitza eta lan espezializatuak offline eta online, bezeroaren beharretara egokitutako lantaldearekin. Hiru elkarteen artean 30 urte baino gehiagoko esperientzia daukagu euskal enpresei nazioartekotzen laguntzen, 70 herrialde baino gehiagotan.

Bide honetan abiatu ginenetik 2014an, sektore desberdinetako proiektu anitzetan egin dugu lan, prozesu komertzialak bizkortzeko planak sortzen, ikertzen eta bezero potentzialekin eta banatzaileekin kontaktatzen, baita estrategia digitalak gauzatzen ere. Gure balio nagusia egiten dugun horretan bihotzez inplikatzen garela da. Bezeroari nazioarteratze prozesu osoan zehar laguntzen diogu eta merkatuko datu errealak ematen dizkiogu, bezero potentzialekin izandako kontaktuaren (fisiko edo birtuala) fruitu. Emaitzak ematen ditugu; kontratu itxiak eskaintzen
ditugu.

Hau dena Intergunen gure stand-era gerturatzen diren enpresekin hitz egingo dugu.

Aurreko saioetan bezala, bi egunetako egitaraua nahiko intentsua izango da. Hitzaldiak, mahai-inguruak (automobilgintza sektorearena, energia berriztagarriena…) eta garatuak dauden edo garatzen ari diren merkatuen inguruko mintzaldiak antolatu dira (Alemania, Italia, Erresuma Batua, Argentina, Maroko eta Ekialde Urruna). Otsailaren 19rako, astelehena, Eusko Jaurlaritzak enpresen nazioartekotzerako duen erreminta berriaren aurkezpena iragarri du.

Laburbilduz, Intergunek, beste behin, nazioartekotzerako zerbitzuen eskaintza guztia bilduko du. Hori dela eta, ezin dugu huts egin, ez baitago INTERACCION bezalako enpresarik Euskadin, ekintza komertzialera eta atzerriko merkatuetan negozioen garapenera bideratutako gurea bezain eskaintza betearekin.

Ez al diguzu sinisten?

Etorri bisitan eta guk frogatuko dizugu!