APS Meetings


Fabrikazio aditiboaren tsunamira batu diren enpresekin batera, APS MEETINGS-etan izan ginen Lyonen martxoaren 19an eta 20an, B2B elkartzeetan parte hartuz, honela ALSTOM, AIRBUS, PSA edo Lyoneko SHU moduko enpresetako erosketa arduradunak ezagutuz.

Sektore oso desberdinetarako aproposa den teknologia dela ziurtatu ahal izan genuen: medikuntza eta osasunaren sektorerako, sektore aeronautikorako, prototipaketarako, startup deiturikoentzako, burdinbide-sektorerako eta abar. Gainera, teknologia honek berrikuntzarako aukera ematen du materialei, teknologiari eta produkzio gaitasunei dagokienean: titanioa, material herdoilgaitzak, Ultem, ASA, PA12… Era esponentzialean hazten ari den merkatua da hau, eta horren erakusgarri dira 2018 honetarako merkatu frantsesean bakarrik antolatuta dauden fabrikazio aditiboaren inguruko azoka ugariak.

Parisen kokatutako GLOBAL INDUSTRIE erakustazokak (martxoak 27-30), 2.000 erakusletik gora izan ditu eta elkarren osagarri diren 4 jardunaldi elkartu ditu: MIDEST (azpikontratazioarena), SMART INDUSTRIES (industria konektatua, kolaboratzailea eta eraginkorra), INDUSTRIE (produkziorako tresneria eta teknologiak) eta TOLEXPO (txapa-lanetarako tresneria eta konponbideak).
Ia sala guztiak bisitatu ondoren, ondorioztatu dugu mekanizazio prozesu, plastiko, dekoletaje, kautxu, fabrikazio aditibo, industria 4.0 eta horrelakoekin lotuta dagoen enpresa ororentzako ezinbestekoa zela bertaratzea, Frantzian salmentak areagotzeko nahia izanez gero. Bisitari asko gerturatu ziren eta orokorrean oso komentario positiboak entzun genituen elkarrizketatu genituen erakusleen ahoetatik.
Has gaitezen orain 2019ko edizioa prestatzen, Lyonen (Auvergne-Rhône-Alpes) izango dena, Frantziako eskualde industrial garrantzitsuenean.